Gaur hasiko da emakumeen buruz buruko pala txapelketa

Baleike 2014ko uzt. 15a, 09:57

Gaur hasi eta abuztuaren 7ra arte, emakumeen arteko buruz buruko pala txapelketa jokatuko da Odieta pilotalekuan. Binakako txapelketa esperientzia ona izan zen eta zazpi pilotari animatu dira buruz buru jokatzera. Partidak 19:00etan jokatuko dira astearte eta ostegunetan, eta 11:00etan latunbatetan. Finala eta hirugarren posturako partida abuztuaren 7an jokatuko da, Odietan, 19:00etan.