Euskotren Ligara sailkatu da Zumaia

Baleike 2014ko uzt. 14a, 14:43

Euskotren Ligarako sailkatze estropadak jokatu dira asteburuan. Zumaia Salegi hirugarren izan da bietan eta Ligarako txartela lortu du, San Juan, Hibaika eta Meirarekin batera. Bestalde, KAE1 Ligan, bigarren izan da Telmo Deun Donostiako estropadan, Getariarengandik segundo batera.Larunbatean, Pedreñan, hirugarren izan zen Zumaia Salegi. Hibaikak irabazi zuen, San Juan bigarren hiru segundora, Zumaia hirugarren 7 segundora, laugarren Meira 11ra, Orio 13ra, Getaria-Zarautz 18ra, Cabo 25era eta Santoña minutu eta 33ra. Igandeko estropadan, Donostian, berriro hirugarren izan ziren Zumaiako neskak. San Juan aurrena, Hibaika bigarren eta Meira laugarren. Bi estropada jokatuta, sailkapenean, San Juan eta Hibaika daude aurrena, 7na puntuz; Zumaia Salegi Jatetxeak 4 dauzka, eta Meirak 2.

Bestalde, Zumaia bigarren izan da KAE 1 Ligako laugarren estropadan Donostian. Getariak irabazi du, tarte txikiarekin: segundoa eta 60 ehunengatik. Hirugarren Isuntza 13 segundora, laugarren Ondarroa 18 segundora. Sailkapenean, Getaria eta Zumaia berdinduta 45 punturekin. Isuntza hirugarren, 40 punturekin.