Errekorra ondu dute Becerrak eta Maiorak

Baleike 2014ko uzt. 13a, 23:45

[/caption]

Orain arteko ediziorik azkarrena izan da 2014ko Zumaia Flysch Trail. Walter Becerrak minutu eta erdian ondu du gizonezkoen markarik onena, eta Maite Maiorak ia hiru minutu kendu dizkio orain arteko errekorrari.

Sailkapenak: 31,2 kilometrokoa / 15,2 kilometrokoa

Duela bi urte goi mailako markak ezarri zituzten Zaid Aidek eta Oihana Kortazarrek, baina gaur alde handiarekin ondu dituzte aurtengo irabazleek. Gizonezkoetan 2:19:06koa zen erronka, eta Walter Becerrak 2:17:32an gelditu du erlojua. Ikaragarria Sestaokoaren marka. Are lasterketa ikusgarriagoa egin du Maite Maiorak. Oihana Kortazarrek 2:40:56 behar izan zuen 2012an ibilbideko 31,2 kilometroak osatzeko; gaur Maioraren denbora 2:38:06koa izan da. Ia hiru minutu azkarrago.

Irakurri lasterketaren kronika osoa

Zumaiarrei dagokienez, Iban Iriondo izan da azkarrena gizonezkoen artean, Alberto Gorritiberea eta Mikel Etxeberriaren aurretik. Hirurek ere denbora bikainak egin dituzte. Emakumezkoetan, Sonia Albarez izan da onena,Vanessa Arbelaitz eta Iratze Irauretagoienaren aurretik. Ibilbide motzean, Txetxu Tamayo eta Arritxu Urbieta izan dira zumaiar azkarrenak.

Sailkapenak

31,2 kilometro

Gizonezkoak

1. Walter Becerra (Sestao) 2:17:32

2. Toni Roldan (Balear) 2:20:30

3. Ivan Ortiz (Andalucia) 2:21:04

Emakumezkoak

1. Maite Maiora (Morkaiko) 2:38:06

2. Ana Conde (Euskal Selekzioa) 2:42:38

3. Eva Maria Ortiz (Balear) 2:50:37

Zumaiarrak

Gizonezkoak

1. Iban Iriondo 2:43:12

2. Alberto Gorritiberea 2:45:46

3. Mikel Etxeberria 2:47:43

Emakumeak

1. Sonia Albarez 3:29:04

2. Vanessa Arbelaitz 3:47:00

3. Iratze Iruretagoiena 4:01:43

15,2 kilometro

Gizonezkoak

1. Guillermo Perez 1:11:34

2. Aitor Dionisio 1:12:39

3. Jon Larrañaga 1:14:07

Emakumeak

1.Itsaso Leunda 1:21:05

2. Aitziber Urkiola 1:21:25

3. Omaira Atorrasagasti 1:30:36

Zumaiarrak

Gizonezkoak

1.Txetxu Tamayo 1:18:47

2. Paulo Agirrezabalaga 1:19:52

3. Xabier Elizalde 1:20:21

Emakumeak

1. Arri Urbieta 1:33:39

2. Inmaculada Duran 1:42:04

3. Amaia Antia 1:47:48