Xabier Osa beteranoak eta Imanol Barruetabeña jubenilak osatutako biko piragua izan da gaur azkarrena Urolako Igoera-Jaitsieran. Santiagoko hondartzan irteeran piragua irauli egin zaien arren, kilometroa osatu baino lehen estropada burua hartzeko gai izan dira. Aurrera jo dute, gainera, eta Borja Estomba (K1) baino ez da Itxas-Gaineko bikotearen erritmoari eusteko gai izan.
Itxas-Gainek lortutako beste emaitza batzuk:
Ander Tolosa eta Kepa Etxaberen K2a hirugarren izan da senior mailan. Junior mailan, Unai Gerekak lortu du garaipena mutiletan, eta Martin Egaña hirugarren izan da; nesketan, bigarren izan da Irati Osa. Kadete mailan ere bigarren izan da Amaia Ortiz de Zarate; Felix Urangk hirugarren postua lortu du.
Bestalde, eguerdian Gipuzkoako Txapelketa jokatu da, itsasoan. Lander Rodriguez eta Ainara Benavente izan dira onenak K1ean; K2an, Aitor Arrieta eta Manolo Melara. Zumaiarren artean, Bernardo Flores 4. izan da beteranoen mailan, eta K2an Raul Moreno eta Vicente Royo bigarren izan dira.