Aurrera doaz Narrondoko jaiak. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, pailazoak eta txokolate jana izango da haurrentzat. Gauean, berriz, bertso afaria Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Bihar, herri kirolen txanda. Hemen egitaraua:Uztailak 12, larunbata
17:00etan, pailazoak: Gari, Montxo eta Joselontxo.
Ondoren, txokolate jana bizkotxoekin.
21:00etan, bertso afaria mexikar giroan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañarekin. Izen-ematea, 648828298 telefonoan. Afaria: Zizka-mizkak, bakailoa, saiheskiak entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta purua, 25 euro.
Ondoren, Show Musikala.
Uztailak 13, igandea
11:30ean, zaldi proba ekitaldia. Imanol Paolla, Askonobieta eta Etxeberriren zaldiak.
Jarraian sari banaketan zaldi manta eta garaikurra banatuko dira.
Ondoren, txakolin dastaketa eta zikiro jana.
18:00etan, Gorriti bere animaliekin.
Jarraian, herri kirolak.