Narrondo ibaia garbituko du OlarruSubek, Zubitxikitik gora

Baleike 2014ko uzt. 12a, 13:29

Gaur goizeko itsasbehera aprobetxatu dute hondakinak non dauden zehazteko, eta arratsaldean, 15:30etik aurrera, urpekariak sartuko dira, objektuak ateratzera. Urtero errioko zatiren bat garbitzen dute OlarruSubeko kideek, batik bat, jendea ohartu dadin oraindik ere ez dugula zuzen jokatzen ingurumenarekin.