Baleikeko bazkide egiteko mahaia jarriko dugu igande eguerdian Erribera kalean

Baleike 2014ko uzt. 11a, 11:40

Hogeigarren urteurreneko ospakizunak pasata, proiektuari beste bultzada bat emango diote bazkide berriak lortzeko kanpaina ari da egiten Baleike Kultur Elkartea. Bazkideen babesari esker dira posible aldizkaria, webgunea eta bestelako lanak. Gaur egun 350 bazkide gara eta 500era iristea da erronka. Igande eguerdian mahaia jarriko dugu Erribera kalean, bazkalordura arte, nahi duenak informazioa eskatu edota datuak bertan betetzeko. Webgunetik bertatik ere egin zaitezkete bazkide, abantailaz betetako bazkide txartel berriarekin.