Futbol Eskolan izena emateko epea zabalduko da ostiralean

Baleike 2014ko uzt. 10a, 12:06

Zumaiako Futbol Taldeak uztailaren 11n irekiko du bere Futbol Eskolan parte hartzeko izenemate epea.

2006, 2005, 2004 eta 2003 urteetan jaiotako haurrek parte hartu dezakete, horretarako Aita Mari futbol zelaiko bulegoan edo www.zumaiako.com helbidean jaso dezaketen inskripzio orria eta ordainagiria bulegoetan bertan entregatuz. Entrenamentu saioak irailaren 22an hasiko dira. Aurreko denboraldian 152 haurrek parte hartu zuten Zumaiako Futbol Eskolan.

Argazkia: 2004 urtean jaiotako futbol eskolako taldea. Egilea: Carlos Callejo