Ostiralean zabalduko da Itzurungo Pilota Txapelketan izena emateko epea

Baleike 2014ko uzt. 10a, 09:13

Dagoeneko ondo errotutako pilota txapelketa da Itzurungo pilotalekuan jokatzen dena. Aurten ere uda partean jokatuko da, abuztuan, eta bihartik aurrera zabalik egongo da izena emateko aukera.Itzurungo txapelketa abuztuan zehar jokatuko da, eskuz binaka, eta bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Uztailaren 25era arte eman ahal izango da izena, 682538799 telefono zenbakira mezua bidaliz bikotekideen izenekin. Parte hartzaileen arteko antolaketa eta informazio bideraketa telefono mugikor bidez egingo da. Harremanetarako, Peio Etxabe.