Ostegunean hasiko dira Narrondoko jaiak

Baleike 2014ko uzt. 9a, 09:30

Bihar, osteguna, emango zaie hasiera Narrondoko San Kristobal jaiei. Hemen daukazue egitaraua:

Uztailak 10, osteguna

11:00etan, katxaperoak jaiei hasiera emateko.

Ondoren, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:30ean, herri meza.

Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.

Uztailak 11, ostirala

22:00etan, mus eta eskoba txapelketak (sari bikainak izango dira).

Uztailak 12, larunbata

17:00etan, pailazoak: Gari, Montxo eta Joselontxo.

Ondoren, txokolate jana bizkotxoekin.

21:00etan, bertso afaria mexikar giroan, Sebastian Lizaso eta Andoni EgaƱarekin. Izen-ematea, 648828298 telefonoan. Afaria: Zizka-mizkak, bakailoa, saiheskiak entsaladarekin, postrea, kafea, kopa eta purua, 25 euro.

Ondoren, Show Musikala.

Uztailak 13, igandea

11:30ean, zaldi proba ekitaldia. Imanol Paolla, Askonobieta eta Etxeberriren zaldiak.

Jarraian sari banaketan zaldi manta eta garaikurra banatuko dira.

Ondoren, txakolin dastaketa eta zikiro jana.

18:00etan, Gorriti bere animaliekin.

Jarraian, herri kirolak.