Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopezek Gernikan jokatuko dute ostiralean

Baleike 2014ko uzt. 7a, 10:43

Hurrengo uztailaren 11n, ostirala, Gernikako Jai alai frontoian zesta puntako partida historiko bat jokatuko da. Bertan, gaur egungo munduko lau pilotari onenek elkarren artean jokatuko dute, horien artean bi zumaiar, Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Sarrerak Zumaiko Turismo Bulegoan, Metro Tabernan eta Kabi Tabernan daude salgai,10 euroan.Partida 22:00etan hasiko da eta giroa berotzeko Audience musika taldeak joko du aurretik. Ondoren, DJ TXEF_A-ren zuzeneko musikaz gozatu ahal izango da.