Baleike Eguna: astelehen gozoena

Baleike 2014ko uzt. 7a, 10:29

[/caption]

Aspaldiko astelehen gozoenarekin gaude Baleikeko kideok. Elkarteko presidente Xabier Azkuek esan duen bezala, zumaiarren babesa bitaminak dira guretzat, eta zapatuan herritarren bultzada sentitu genuen kalean, jai giroan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu jaia antolatzen lagundu diguzuen  guztioi, bihotz bihotzez; parte hartu duzuen talde guztioi ere mila esker eta zorionak, artista handiak dauzkagu Zumaian!; eta zumaiarrei zer esan, pribilegiatuak sentitzen garela zuentzat lan egiten. Zuekin beste 20!