San Pedro Abesbatzak entsegu irekia egingo du asteazkenean Komentuan

Baleike 2014ko uzt. 1a, 10:00

San Vicente de la Barquerako lehiaketa ospetsuan hartuko du parte asteburuan, eta han abestuko dituzten obrak kantatuko dituzte bihar, asteazkena, Komentuan, 20:30etik aurrera. Hona hemen abesbatzatik bidalitako azalpenak:

Badira hilabete batzuk Kantabriako San Vicente de la Barquera herrian ospatzen den Certamen de la Canción Marinera lehiaketa esanguratsuan parte hartzeko gonbitea jaso genuela. Estatu maila antolatzen diren lehiaketen artean garrantzitsuentekoa da eta aurten 47. edizioa egingo da uztailaren 5 eta 6ean. Gutaz gain, aurten Guadalajarako Grupo Vocal Kromatika, Durangoko Bogoroditsie Abesbatza, Totanako Vox Musicalis, Madrilgo Coro de Cámara a capella eta Quart de Pobleteko Ad Libitum Coro de Cámara de la Escola Coral de Quart de Poblet taldeek hartuko dute parte.

Guztiok bi ekitaldi ezberdinetan parte hartuko dugu. Larunbat arratsaldean lehiaketaren ordua izango da, talde bakoitzat hiru obra eskaini beharko dituelarik: Albert Alcaracek idatzitako Te llevaré obra obligatua, itsaroarekin lotuta obra bat eta beste hirugarren obra bat. Igande goizean berriz Muestra Coral deritzana ospatuko da bertan entzulegoaren saria emango delarik, bertan beste bi obra ezberdin eskaini beharko dituzte talde bakoitzak.

Gonbitea jaso genuenetik gogor lanean ibili gara hau prestatzen eta egindakoaz disfrutatzeko garaia iritsi da. Azken ukituak emateko asteazken honetan, uztailak 2, arratsaldeko zortzi eta erdietan Komentuan entsaio ireki bat antolatu dugu. San Vicente de la Barquerako lehiaketan eskainiko ditugun obrak abestuko ditugu eta hauek entzutera gonbidatuta zaudete.

 

 

 

Uztailak 2, asteazkena, 20:30ean Komentuan