Nagusien Astearen baitan, aurten 89 urte bete dituzten 20 herritar, 16 emakume eta 4 gizonezko, izan ziren atzo omenduak beheko plazako gizarte zentroan egin zen ekitaldi batean. Guztira 25 ziren omenaldia jasotzekoak, baina hauetatik 5ek ezin izan zuten ekitaldira joan. Beheko Plaza abesbatzak eskainitako saioaren ondoren, Iñaki Agirrezabalaga alkateak banan bana agurtu zituen omenduak eta bakoitzari opari bana eman zion.