Ilusioz beteta abiatu ziren asteazkenean Itxas-Gaineko piraguistak Eslovakiara, Europako maratoi txapelketa jokatzera. Urte osoko plangintzak bere emaitzak eman ditu eta Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña hirugarren izan dira jubenil mailan, brontzezko domina eskuratuaz. Neskatan, jubenil mailan baita ere, Irati Osak eta Ainhoa Hidalgo plentziarrak osatutako K-2ak ere estropada bikaina egin dute eta laugarren sailkatu dira.