Maria eta Jose ikastetxeko alebin neskak, Gipuzkoako azpitxapeldun eskubaloian

Baleike 2014ko eka. 13a, 10:06

Igandean, Donostiako Bidebieta kiroldegian, alebin mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketa jokatu zen eskubaloiko modalitatean. Maria eta Jose ikastetxeko 6. mailako neskek, bezperan final erdiak irabazi ondoren, finala jokatzeko txartela lortu zuten.

Finalean Urnietako neskak izan zituzten aurkari eta emozioz betetako partidaren ostean, bi goleko aldearengatik galdu zuten. Txapelketa bikaina jokatu zuten neskek, denboraldi eder bati amaiera emanaz.

Taldeko jokalariak hauek dira: Jone, Ane, Sara, Ainhoa, Maite, Garazi, Nerea, Janire, Saioa, Nahia. Entrenatzaileak: Javi eta Xebe izan dira.

Alebin mutilak

Alebin mutilen talde batek ere hartu zuen parte asteburuko txapelketan. 6. mailako mutilek larunbatean jokatutako final erdietan galdu zuten. Aurreko asteburuan beste kanporaketa bat irabazi behar izan zuten final erdiak jokatzeko, beraz, denboraldi bikaina izan da baita ere mutilentzat.