Joseba Tapiaren kontzertua, Baleikeko 20. urteurreneko ospakizunak hasteko

Baleike aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko, besteak beste, bi kontzertu antolatu ditu Baleike kultur elkarteak ekainean. Hauetatik lehena gaur bertan izango da, 22:30etik aurrera, Aita Mari zinean. Bertan izango da Joseba Tapia bere azkeneko diskoa aurkezten. Sarrerek 5 € balio dute eta turismo bulegoan daude aurrez salgai.

Joseba Tapiak disko berria atera zuen iaz, 'Tximela kapitainaren izarrak' izenekoa. Aipagarria da gitarra jotzen duela Josebak, soinu txikia albo batera utzita. Luis Rezola Tximela kapitainak 1937an El Duesoko kartzelan idatzitako bertso zein poemak musikatu ditu.

Bigarren kontzertua hilaren 27an izango da, hura ere Aita Marin, eta egun horretan Mursego izango da geurean.

Baleikeko bazkideentzat eskaintza berezia

Baleikeko bazkideek sarrera bat erosita bigarrena doan jasoko dute, bi kontzertuetan berdin, eta horretarako aurrez erosi beharko dute turismo bulegoan.

Gogoratu ekainaren 21ean Irrien Lagunaken saioa izango dela Sagarbiden, Baleikek eta Urola Kostako Hitzak antolatuta. Azken honetarako sarrerak turismo bulegoan eta Aizpurua liburu dendan daude salgai, 5 euroan.