Ostiraletik aurrera Zumaiako futbol taldeko alebin mailako mutilek, Azpeitia Cup-eko azken fasea jokatuko dute. Ospe handiko txapelketa da eta bertara Gipuzkoako lau talde besterik ez dira saikatu (Antiguoko eta Lagun Onak antolatzaileez gain). Aukariak lehen mailako taldeak izango dituzte: Real Madril, Bartzelona, Villarreal, Athletic... Mutilek txapelketa hau jolastu ahal izateko, atariko fase bat jokatu behar izan zuten Aste Santuan. Bertan garaile suertatu ziren eta oraingo fase hau jokatzeko txartela lortu zuten.