Bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka egingo da ekainaren amaieran

Baleike 2014ko eka. 11a, 14:42

Sanpedroekin batera, hilaren 28an eta 29an 2. Eskuko Arropa eta Jostailuen Azoka antolatuko dute Oxford aretoan. Azokan merke saltzeko asmoz, ganbaran hautsa pilatzen ari diren jostailuak eta aspaldi jantzi gabeko jantzi horiek Oxfordera ekartzeko gonbidapena egin diete zumaiarrei. Bilketa astelehenetik ostiralera egingo da, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, azoka hasi arte.