Atezainak erretiroa hartzeko borondate agertu du eta lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketa ireki du Udalak. Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 25a (14:30 arte) izango da.
Lanaldi osoko eta aldi baterako izendapena izango duen ikastetxeko atezain bat aukeratzeko oposizio-lehiaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Hain zuzen ere, ikastetxeko atezainak borondatezko erretiroa irailaren bukaerarako hartzeko erabakia azaldu duenez, ikastetxeko atezain lanpostua hutsik geldituko da. Ondorioz, aukeraketa prozesua zabalduko da.
Hautatze jardunbidea, oposizio-lehiaketa izango da eta oinarriak argitaratu dira.
Lanpostua betetakoan, ariketa bazterĀtzaileak gainditu dituzten gainerako hautagaiekin osatutako zerrenda, lanpostu berdinetako edo ezaugarri antzekoak dituzten lanpostuetan aldi baterako beharrak betetzeko erabili ahal izango da.