Merkeago erosteko aukera Merkataritzaren Astean

Baleike 2014ko mai. 28a, 10:15

Ekainaren 1etik 21era antolatu da Zumaiako Merkataritzaren Astea. Besteak beste, ia %30eko deskontua lortzeko aukera izango da erosketa baleekin.Turismo bulegoan 35 euroan erositako erosketa baleek 50 euroko balioa izango dute Merkatari Elkarteko kide diren Zumaiako denda, taberna eta jatetxeetan, ekainaren 1etik 21era. 10.000 euroko balioa duten baleak jarriko dira salgai. Bale bakarra eskuratu ahal izango da pertsonako, NANa aurkeztuta.

Horrez gain, ekainaren 14an dendek kalera aterako dituzte produktuak. Egun horretan Zumaia txartelarekin egindako ordainketa guztiek %5eko deskontu zuzena izango dute. Txikientzako jolasak egongo dira Zumaiako zenbait gunetan: tailerrak, puzgarriak eta jokoak.

Gainera, hilero Facebook bidez 200€ko balioa duten erosketa esperientziak zozkatzen dira, abendura arte.