Enpresa ideien lehiaketaren VII. aldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresei, ekintzaileei eta eskualdeko ikasleei zuzendutako lehiaketa da.
Hiru atal ditu lehiaketak:
-A atala: eskualdeko ikastetxeetako enpresa-ideiak
-B atala: sortu berriak diren edo sortzear dauden enpresa-egitasmoak
-C atala: eskualdeko enpresen egitasmo berriak (barneko ekintzailetasuna)
Aurkezteko epea amaituko da maiatzaren 5ean. Proposamenak aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan.
Informazio zehatzagoa: urolakosta.org