Bozketa zabalik: baleike.com/lehiaketa

Baleike 2014ko ots. 28a, 09:10

Euriak egun osoan atertu ez bazuen ere, jende asko gerturatu zen atzo Alondegira mozorro lehiaketarako argazkia ateratzera. Ehundik gora argazki daude bi kategoriatan banatuta –bakarka eta bikotea alde batetik, taldeka bestetik–, publikoak onenak aukeratu zain. Bozketa igande eguerdiak zabalduko da  baleike.com/lehiaketa helbidean. Mozorro onenek 120 (taldeka) eta 80 (barkaka edo bikoteka) euroko sariak jasoko dituzte. Bozketa ostegun gauerdira arte egongo da zabalik.

BOZKATU: BALEIKE.COM/LEHIAKETA

Internet bidezko bozketaz gain, epai-mahaiak mozorroen jarraipena egin zuen kalean. Haien iritziz, Mercury-Caballe izan zen bikotekako mozorrorik onena eta Arabiar Gaua taldekakoa.