Surf Bideo Lehiaketara aurkeztutako lanak

Baleike 2014ko ots. 24a, 09:38

Ostiralean egin zen ZISKEk antolatutako Surf Bideo Lehiaketaren bigarren ekitaldia, Tximista tabernan. Aurten 17 lan aurkeztu dira lehiaketara, estilo eta gai anitzekoak. Hemen ikus ditzakezue aurkeztu diren lanetatik hamahiru (besteak ezin ditugu erakutsi, arazo teknikoengatik edo irudi-soinu eskubideak tarteko).

Bigarren saria orain ikusgai: Los 3 colegas Roberto Fuentes

Batzuk surf irudi ikusgarriekin osatutakoak, beste batzuk surfa aitzakiatzat hartuta osatutako istorioak... Tximistan bildutako publikoaren arabera, Santillo huele a cogocon bideoa izan da aurtengo onena (Itzurungo gazteek egindakoa), Los 3 colegas lanarentzat izan da bigarren saria (Roberto Fuentes), eta Iosu Alkantararen Mekauendios-ek jaso du hirugarren saria.