Herri lasterketak ere gogoan izango du Joxean Elortza

Baleike 2014ko ots. 14a, 10:16

Bihar, larunbata, jokatuko da Herri Lasterketaren 30. edizioa. Proba nagusia 17:00etan hasiko da, baina aurretik haur eta gaztetxoen lasterketak eta patinatzaileena jokatuko dira. Haurren lasterketak hasi aurretik (15:00etan) minutu bateko isilunea gordeko da joan berri zaigun Joxean Elortzaren omenez. Goizean ere hala egingo da eskola kiroleko eskubaloi partidak hasi aurretik (9:30ean).

15:00etan hasiko dira haurrak, txikienak 300 metroko distantzian eta heldu batek lagunduta, eta gainontzekoak 2.100 metroko distantzian. Ondoren, 15:45ean, patinatzaileen lasterketa jokatuko da. Hauek 14,4 kilometro egin beharko dituzte, herrian bertan osatu den 4,8 kilometroko zirkuituari hiru itzuli eginez. Kirol mota hau indartzen ari da herrian eta dagoeneko serio entrenatzen dabilen taldetxo bat ere osatu da. Azkenik, 17:00etan hasiko da Herri Lasterketa. Aurten ere bi distantzia jokatuko dira: motza, 5,6 kilometrokoa; luzea, 10,2 kilometrokoa.

Oraindik ere izena emateko aukera dago: herrikrossa.com