Igerilekua zabaltzeko lanak aurreratuta doaz

Baleike 2014ko ots. 6a, 13:48

[/caption]

Astearte eguerditik itxita dago igerilekua, sabai faltsuaren zati handi bat erori eta gero. Atzotik ahalegin betean ari dira lanean udal brigada eta kiroldegiko langileak, igerilekua lehenbailehen erabiltzeko moduan egon dadin. Sabai faltsu osoa kendu dute dagoeneko (800 metro koadro); orain dena garbitu eta igerilekuak urez betetzea falta da. Kirol Patronatuko kudeatzaile Antxon Alberdik uste du astelehenerako zabalik egongo dela, agian lehenago ere bai.

Hori bai, oraingoz kanpoko sabaiarekin geldituko da igerilekua, egitura guztia bistan. "Gehiago kostatuko da igerilekua bero mantentzea, baina ez da arriskurik egongo igerilekua erabiltzeko; gero, erabaki da zer irtenbide ematen zaion eta ekainean egin ohi dugun geldialdian egingo dira egin beharreko lanak", azaldu digu Alberdik.

Igerilekuak 14 urte ditu dagoeneko eta sabai faltsuko xaflak eusten zituzten alanbrezko sokak kloroak janda zeuden.