Igerilekua itxita egongo da astebete inguru, sabai faltsuaren zati bat erori eta gero

Baleike 2014ko ots. 4a, 18:37

Asteburuan sabaiaren zati txiki bat erori zen; hura konpontzeko aldamioa muntatu eta handik gutxira 14 metroko zati handi bat etorri da behera. Erabiltzaileen segurtasuna ezin denez bermatu, lanak amaitu bitartean igerilekua itxita egongo da. Sabai faltsua erabat kendu ostean baloratuko da zer egin eta nola konpondu.

Igerilekuko sabai faltsuaren zati bat behera etorri zen atzo, eta erabiltzaileen segurtasuna ezin denez bermatu, ixtea erabaki da. Asteburuan zati txiki bat erori zen, eta mantenu lanen bidez konpontzea edo gehiago erortzeko neurriak hartzen hasteko aldamioa muntatzeko lanak bukatu bezain pronto 14 metroko beste zati bat puskatu zen.

Igerilekuaren segurtasuna ezin da bermatu momentu honetan, eta, beraz, sabai faltsua kendu bitartean igerilekua itxita izango da. Sabaia kendu ostean aztertu eta baloratuko da zer egin edo nola konpondu. Arduradunek kalkulatu dute astebetez egongo dela itxita, baina lanek aurrera egin ahala jakinaraziko da noiz irekiko den. Beraz, igerilekuko ikastaroak bertan behera gelditu dira. Kiroldegiko gainontzeko zerbitzuek ohiko funtzionamenduarekin jarraituko dute.