Igande goizero bezala, entrenamendua izan zuten atzo arraunlariek. Itsasora ateratzeko ez zen giro, baina olatuak ikusteko irrikari ezin muzin egin eta barra hasiera alderaino gerturatu eta handik egon ziren begira, puntan olatuek barra nola gainditzen zuten ikusten. Atsedentxoaren ondoren, entrenatzailearen agindua entzun bezain pronto, buelta eman eta lanera berriro.