Ostiralean izango da 'Playa de Ris' itsasontziaren botadura

Baleike 2014ko urt. 30a, 10:42

Astilleros Balenciagak bihar egingo du Playa de Ris itsasontziaren botadura, bazkalondorengo itsasgorarekin batera. Bermeoko armadore batek hegaluzeak arrantzatzeko enkargatutako itsasontzia da, 87 metro luze eta 14 zabal. Oraindik ez dago erabat amaituta eta Sarauneko moilan jarraituko dute lanekin.