Gorka Etxabek podiumean amaitu du Gipuzkoako Torneoa

Baleike 2014ko urt. 27a, 09:10

Gipuzkoako torneoko azken jardunaldian hirugarren postuari eustea lortu du Viveros San Anton taldeko Gorka Etxabek.

Azken jardunaldian puntuaketa izan zen Gorka Etxaberentzat probarik onena, bigarren amaitu zuen, puntu baliotsuak lortuaz; scrach-ean bosgarren izan zen eta danesa-n zazpigarren. Bukaeran nahiz eta atzetik erasokor zituen aurkariak, hirugarren amaitzea lortu zuen, borobilduz torneo guztian egindako lana. Haritz Eizagirrek 16. bukatu du; ontzat eman behar da Viveros San Antongo zumaiarraren lana, pedal kolpe hain indartsua ez izan arren, torneo txukuna egin baitu.

Aitor Olaziregik (Hyundai-Caja rural-Niessen) duin bukatu du 15. tokian Open mailako bere lehen urtean. Torneo gogorra izan da junior mailatik pasa berrientzat, oso maila handiko pistako txirrindulariek hartu baitute parte torneoan ( Unai elorriaga, Asier Maeztu, Ilart Zuazubiskar, Aritz Bagues, Unai Iparragirre, Leire Olaberria, Allan Davis,…); eta gainera zumaiarraren kasuan, taldeko liderrarentzat —Bastien Badyrentzat— lana egitea tokatu zaio; beraz, dena batu eta ona izan dela emaitza esan behar da.

Profesionalek aitortu dute: azken urteotako torneorik onena izan da, oso azkar ibili dira (51km/h-ko bataz besteko abiadura lortu zen scratch batean). Hau kontutan hartuta estreinako ona izan da Olaziregi zumaiarrarentzat bere talde berrian.

Nesketan Eider Manzisisdorrentzat lehen pedalkadak izan dira pistan; beraz, ikasteko eta errepideko denboraldia prestatzeko ondo etorri zaio. Eider Unanuek torneo on bat egin du. Caja Rural-Bidebideko txirrindulariak junior mutilekin lehiatu du eta ederki asko defenditu da, junior nesken artean bi onenen artean sartu da.

Pistako denboraldia ez da amaitu, otsailaren 1 eta 2an Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira eta.