Igeriketa sekzio berria jarri du martxan Triatloi Taldeak

Baleike 2014ko urt. 23a, 11:02

Azken aldian ur irekietan igeri egiteko zaletasuna zabaltzen ari dela ikusirik, Zumaiako Triatloi Taldeak igeriketa sekzioa martxan jartzea erabaki du. Interesa dutenekin taldea sortu nahi dute, entrenamenduak antolatu, teknika hobetu eta zeharkaldiak prestatzeko.

Bestalde, triatloia edo duatloia praktikatu nahi dutenentzat ere litzentzia ateratzeko aukera eskaintzen du Triatloi Taldeak, beste abantaila batzuen artean. Igeriketarako edota triatloirako interesa izanez gero, bilera deitu dute urtarrilaren 28rako, 19:30ean, kiroldegian, behar diren azalpenak emateko.