Viveros San Antonek podiumean bukatuko du pistako Gipuzkoa Torneoa

Baleike 2014ko urt. 16a, 14:36

Larunbatean bukatuko da txirrindularientzat pistako Gipuzkoa Torneoa. Azken jardunaldiaren faltan, Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko Gorka Etxabe hirugarren postuan da sailkapenean. Hemen Arritxu Iribarrek bidali digun kronika:

Azkenaurreko jardunaldian,  japonesean zortzigarren sailkatu zen aizarnazabaldarra, scrach-ean bigarren eta puntuaketan zortzigarren. Larunbatean danesa, scrach-a eta puntuaketa probak izango ditu podiumeko postua defendatzeko, eta horretan lagunduko dio bere taldekide Haritz Eizagirrek. Eizagirre 15. da sailkapen nagusian.

Afizionatuetan Aitor Olaziregik bere lehen urtean 15 lehenegoetan amai dezake Gipuzkoa Torneoa: 16. dago sailkapenean, puntu bakarrera. Hyundai-Caja Ruraleko ziklista gaztearentzat denboraldi aberasgarria izan da pistako onenekin leihatu bait da: Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Leire Olaberria, Ilart Zuazuzbiskar, Aritz Bagues, Unai Elorriaga, Allan Davis… Hauek guztiek maila eman diote torneoari, zenbait lasterketetan ateratako bataz bestekoak hori erakusten du, orduko 51 kmko abiadura… Denboraldia gogorra baina ikasteko oso ona izan da. Hilabetera du errepideko denboraldiaren hasiera, Zumaian bertan, hain zuzen ere.

Emakumeetan Eider Unanuek eta Eider Manzisidorrek Caja Ruraleko koloreekin osatuko dute aurten denboraldia. Pistan Eider Unanue oso maila onean leihatu da mutilekin; nesken artean onenetakoa izan da zumaiarra. Eider manzisidorrentzat estreinua izan da pistan eta lehen hartu-eman hau ez da txarra izan, oinarrizko lana egin du etorkizunean fruituak jasotzeko.

Larunbatean arratsaldeko 16.00etan hasiko da Gipuzkoa torneoko azken Saioa Donostiako belodromoan.