Joan den asteburuan jokatu ziren lehen estropadak Loiolan (Donostia), eta Zumaiako arraun elkarteko zazpi ontzik hartu zuten parte. Igandean jokatuko da bigarren jardunaldia, Pasai Donibanen (11:30ean).
Loiolako emaitzak: infantil neskak 6.; kadete neskak 12.; infantil mutilak 10.; kadete mutilak, Zumaia A 7. eta Zumaia B 21.; jubenil mutilak, Zumaia A 5. eta Zumaia B 15.