Hatz-markak digitalizatzeko bazkideei kiroldegitik pasatzeko eskatzen zaie

Baleike 2014ko urt. 14a, 13:06

Lubaki kiroldegian, hemendik aurrera, bazkideek ez dute sartu-irtenak egiteko txartelik beharko. Izan ere, Gabonak aurretik hatz-marka bidez identifikatzeko sistema ezarri zuten kiroldegiko sarreran. Horregatik, orain artean kiroldegitik pasatu ez diren bazkideei bertatik pasatu eta hatz-markak erregistratzeko eskaera egiten zaie.