Datorren igandean, urtarrilaren 19an, zaletasuna sortzeko irteera antolatu du Inda Mendik: Lasartetik irten, Buruntza mendia igo eta Andoainen bukatuko. Goiz buelta izango da, eta 8:30ean hartuko da autobusa Txomin Agirre geltokian. Izena emateko, beti bezala, goiko estankoan ( 943860357 ), ostirala baino lehen. Helduek sei euro eta haurrek lau.