Pulpoko hamar jokalari aritu dira Euskal Selekzioarekin Espainiako autonomia arteko txapelketetan. Jubenil mailako mutilak final-laurdenetaraino iritsi ziren, baina 38-28 galdu zuten Kataluniaren aurka finalaurrekoetarako urratsean.
Jubenilen selekzioan Ander Torriko protagonista izan da, sei partidatan 48 gol egin baititu. Iñigo Aldaik 18 gol lortu ditu txapelketan, Mikel Martinezek 11 eta Kauldi Odriozolak 9. Tamalez, Kauldik min hartu eta ezin izan ditu azken partidak jokatu. Orain Espainiako selekzioarekin dago Galizian, hilaren 10etik aurrera Europako Txapelketarako txartela baitute jokoan.
Infantilen mailan, mutilen selekzioak Kopako finala irabazi du Kantabriaren aurka (25-30). Talde honetan Pulpoko jokalari Ioritz Manterola nabarmendu da guztien gainetik, 50 gol egin baititu, jaurtiketen %81 asmatuz gainera. Neskak ere Kopako finalera iritsi dira, baina hauek ezin Asturiasen aurka irabazi (18-22). Hemen ere Itziar Alzibar zumaiarra izan zen golegile nagusia, 21 gol eta %88ko efektibitatearekin. Sara Torrikok ere lan ona egin du, 13 golekin. Oihana Unanuek eta Aitana Iraundegik nahi baino minutu gutxiago izan dituzte jokatzeko.