Urteko azken egunean jokatzen da Biko lasterketa. Pixkanaka ari da errotzen kirolzaleen artean, eta aurten helduen 40 bikotek hartu dute parte. Mikel Etxeberria eta Ane Zulaika, eta Pedro Etxeberria eta Idoia Zearreta izan ziren azkarrenak (21:13), bi bikoteak elkarrekin helmugaratu zirelarik; Karlos del Pilar eta Maialen del Pilar iritsi ziren ondoren (21:55).5.660 metroko ibilbidea osatu zuten.Gazte mailan, Anaf Meftah eta Maite Urteaga izan ziren irabazleak, bi kilometroak 7:13ko denboran egin zutelarik. Benjamin eta aurrebenjaminetan 120 bat umek hartu zuten parte, gurasoekin.