Astelehenean zabalduko da 2014ko ikastaroetan izena emateko aukera

Baleike 2013ko abe. 28a, 11:26

Ikastaroak, 2014

Urte berriarekin batera ikastaroren batean izena emateko gogoa piztu bazaizu, erne Alondegiatik egin duten eskaintzari. Astelehenean zabalduko da urtarriletik maiatzera antolatu diren ikastaroetan izena emateko aukera: tai chi, pintura tailerra, animazioa, zirkua, zeramika, garagardoa etxean egiten, eskulanak, musika, dantza... Aukera zabala, inondik ere. Hemen bertan kontsulta dezakezue ikastaro guztien informazio jasotzen duen esku-orria.