BIDEOA: Udaletxean ere egin dezatela kantuan

Baleike 2013ko abe. 22a, 21:54

Gabonetako elkartasun kontzertua eskaini du Zumaiako Musika Bandak, Gipuzkoako janari bankuaren alde. Aurten, gainera, ez dira bandako musikariak izan artista bakarrak, zinegotziak, irakasleak eta arraunlariak jarri baitituzte kantuan, Jon Urbietarekin batera. Ekimen polita izan da, eta eskertzekoa denek egin duten ahalegina. Zinegotziek ere, urtean zehar izaten dituzten eztabaidak alde batera utzi eta, guztiak elkar hartuta, "Euskal Herrian euskaraz" kantatu dute. Zumaiako Musika Bandaren ekimen honekin, 1.465 euro bildu dira janari bankuarentzat. Horrez gain, Udalak beste 600 euro eman ditu.