Gabonetako erosketa txartelak: ordaindu 35 euro, gastatu 50

Baleike 2013ko abe. 20a, 15:02

Herriko merkataritza sustatzeko hainbat ekimen jarri dituzte abian Gabon garairako Zumartian merkatari elkarteak eta Zumaiako Udalak. Ekimen indartsuenetako bat Gabonetako erosketa txartelena izango dira. Abenduaren 21 eta aurrera jarriko dira salgai turismo bulegoan ( 10:00etatik 14:00etara egunero, 25 eta 1ean itxita). Bono horiek 35 euroan izango dira salgai, eta erosleak, 25 euroko bi erosketa txartel jasoko ditu bueltan. Hau da, 35 euro ordainduz 50 gastatzeko aukera izango dute bonoaren erabiltzaileek.25 euroko bi txartel ematearen arrazoia, diru guztia denda batean gastatu behar ez izatea da.

Bonoaren baldintzak

- Txartel horiek abenduaren 21etik 5era bitartean erabili ahal izango dira-

- Txartelen atzean azaltzen diren, denda, taberna, jatetxe… ezberdinetan soilik erabil daiteke.

- Salgai, turismo bulegoan soilik izango dira.

- 200 bono atera dira guztira.

- Pertsonako ezingo da bono bat baino gehiago erosi, eta erosterakoak izen abizenak eta - NAN zenbakia eman beharko dira

- 16 urte azpikoek ezingo dute eskuratu.

Ekimen gehiago

Merkataritza sustatzeko beste zenbait ekimen ere antolatu dituzte Udalak eta Zumartianek elkarlanean. Hala, bihar bertan, Santo tomas eguna, 1.000 euroko balioa duten eguberritako hiru otarra zozkatuko dira. Facebook bidez ere ari dira lehiaketa ezberdinak egiten.

Horretaz gain, abenduaren 28an, dendak kalera aterako dituzte eta puzgarriak jarriko dira herriko txoko ezberdinetan. Eta, abenduaren 31n, Biko Lasterketako sari banaketarekin batera, besteak beste, erakusleiho lehiaketako sariak banatuko dira.