Kiroletako Sabino Arana Saria Telmo Deuneko emakume arraunlarientzat

Baleike 2013ko abe. 20a, 14:46

Zumaiako emakume arraunlarientzat izango da 2013ko Sabino Arana Saria, kirol arlokoa, gaur Sabino Arana Fundazioak jakinarazi duenez. "Zumaiako Emakume Arraunlariak gizaldeari oztopoak gainditzearen eredu izateagatik", besteak beste. 1989tik banatzen dira sari garrantzitsu hauek eta, kirol arloan, goi mailako erakunde eta kirolariak ageri dira sarituen zerrendan: Miguel Indurain, Athletic, Reala, Joanito Oiarzabal, Iñaki Perurena, Martin Fiz, Virginia Berasategi... eta orain Zumaiako emakume arraunlariak. Ez da jasoko duten errekonozimendu bakarra, beraiek emango baitiote ongietorria urte berriari ETB1n. Horrela dio Sabino Arana sarietako epai-mahaiaren erabakiak:"Zumaiako Emakume Arraunlariak gizaldeari oztopoak gainditzearen eredu izateagatik, frogatu dutelarik, lana eginez gero, gorenera iritsi ahal dela. Halako 1990 hartatik, arraunean entrenatzen lehenengo aldiz hasi ziren garai hartatik, nabariak dira ezbairik gabe, arraunlari zumaiarrek bereganatu dituzten segurtasuna eta sendotasuna. Giza talde hark eta haien ereduari ekin eta ekin jarraitu zaizkion guztiek, emakume eta gizon, gailurra jo dute 2013an, ondorioa izan dela: Euskotren Liga bigarrenez lortzea eta Kontxako Bandera ere eskuratzea emakumeen kategorian. Lehenengo euskal elkartea bere kategorian bandera hori erdietsi duena”.

Arraunlariez gain, Juan Mª Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioa, Cafes Baque, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Juan Eduardo Errazuriz Ossa saritu dituzte aurten. Sari banaketa urtarrilaren 26an egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.