Santomasekin hasiko dira Gabonetako jaiak

Baleike 2013ko abe. 19a, 10:24

Santomasak ospatuko dira larunbatean Alai auzoan, eta segidan etorriko dira Gabonetako ospakizunak. Egun berezi hauetarako prestatu den jai egitaraua daukazue jarraian:19, osteguna

17:00etan San Juan egoitzan, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua

17:30ean Otezurin Musika eta Dantza Eskolako entzunaldia.

20, ostirala

21:00etan Komentuan, Gabon koruaren entsegu orokorra.

21, larunbata

Egun osoan zehar, Alai auzategian santomasak. Jai egitaraua:

09:15ean, Udal Txistulari banda auzoan zehar.

10:00etan, katxaperoak eta ALAITXU txerria plazara.

11:00etan, puzgarriak gaztetxoentzat.

12:00etan, herri kirolak eta gizon proba mixtoa.

13:30ean, triki poteo alaia.

15:00etan, puzgarriak gaztetxoentzat.

17:00etan, Potxin eta Patxin (Oihan Koloretsua).

18:30ean, bertso poteo ederra.

18:30ean, Zumba erakusketa ikusgarria.

20:00etan, Aitor Furundarenarekin erromeria.

Txozna irekia egun osoan.

22, igandea

12:30ean Maria eta Jose aretoan, Udal Musika Bandaren Gabonetako kontzertua.

16:30ean Aita Mari aretoan, haur antzerkia: “On egin!”

Astelehena, 24

9:00ean Lubaki kiroldegian, areto futbol azkar txapelketa.

Eguerdia bitartean, “Niño Jesusen Eskean”.

12:30ean Institutu parean hasita, "Olentzerorekin kantuan".

15:30ean Gabon Koruaren saioa kalez kale.

18:00etan Alai auzategian hasi eta herrian zehar, Olentzero eta Gomezagoren etorrera.

17:00etan Aita Mari aretoan, Gabon Abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta.

18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Jaiotza ikuskizuna.

26, osteguna

18:00etan Aita Mari aretoan, haur antzerkia ingelesez Kids&Us eskolaren eskutik: "Santa´s elves".

27, ostirala

11:00etan Gabonetako apaingarri iraunkorrak egiteko birziklapen-tailerra, Algorri Interpretazio Zentroan.

18:00etan Beheko plaza elkartean xake txapelketa.

22:30ean Torreberri gaztetxean, Bi bala ikuskizuna. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren bertsoak, musikaz lagunduta.

31,asteartea

12:00etan San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa. (12:00etan gazteak. 12:30ean helduak)

Urtarrila

3, ostirala

22:00etan, bertsolari gazteen saioa Alondegiko Oxford aretoan. Bota bertso bat lehiaketako sariak banatuko dira bertan.

4, Larunbata

18:30ean Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea.

5, Igandea

18:00etan hasita, Errege Kabalgata.