Errege Magoek gaixoak bisitatzeko aukera

Baleike 2013ko abe. 18a, 11:31

Urtarrilaren 5eko Kabalgataren aurretik Errege Magoek hainbat bisita berezi egiten dituzte, herriko edadetu eta gaixoei zuzenduta: San Juan eta Otezuri egoitzetara, eta hala eskatzen dute etxeetara. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, 943861056 telefonora deitu eskaera egiteko.