Haur danborradak 25 urte beteko ditu 2014an

Baleike 2013ko abe. 17a, 10:04

Santelmoetako haur danborradak 25 urte beteko ditu datorren urtean, eta Jakintza Elkarteak zenbait ospakizun ekitaldi antolatu nahi ditu. Hori dela eta, dirua lortzeko asmoz, larunbat goizean (10:00etatik 14:00etara) txistorra salduko dute Erribera kalean, santomasen aitzakian.