Amets Arzallusi jarri dio txapela Dorronsorok

Baleike 2013ko abe. 16a, 09:00

[/caption]

Final ederra atzo BECen bizitakoa. Maila bikaina eman zuten bertsolari guztiek, beste behin, une eta bertso gogoangarriak utziz. Eta zumaiarrontzat amaiera ezin hunkigarriagoa egokitu zen. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus buruz buru, Ametsek lortu zuen txapel handia. Joanito Dorronsorok jarri zion buruan, eta agurreko bertsoan Manuel Mari Garate ere gogoan izan zuen Ametsek. Oholtza gainean Jon Maia baino ez zen falta zumaiarren festa biribiltzeko. Hemen entzun ditzakezue Ametsen zenbait bertso, agurrekoa tartean.

Azken agurrean, Manuel Mari Garate gogoan:

Amets Arzallus eta Sustrai Colina, zortziko handian:

Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio zortziko txikian:

Amets Arzallus goizeko kartzelako gaian:

Ametsen adierazpenak txapela irabazi berri: