Zumaiarrak nagusi Espainiako txakurkros txapelketan

Baleike 2013ko abe. 5a, 10:03

[/caption]

Galizia aldean jokatu berri da Espainiako txakurkros txapelketa, eta lau zumaiar igo dira podiumera. Gizonezkoen senior mailan, Mikel Etxeberria izan da txapelduna, eta anaia Pedro hirugarren sailkatu da. Emakume beteranoen artean, Sonia Albarez bigarren izan da. Bizikletarekin jokatutako lasterketan, Jaime Olaizola txapeldun izan da beteranoen artean.