Joanito Dorronsorok jarriko dio txapela Bertsolari Txapelketako irabazleari

Baleike 2013ko abe. 4a, 12:51

Abenduaren 15ean izango da XVI. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BEC-en. 13.500 bertsozaleren aurrean arituko dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Berria.infon irakurri dugunez, txapela, Joanito Dorronsorok jarriko dio txapeldunari, "hark bertsolaritza ikertu eta eskoletara eramateko egindako lanari esker onez". Ataundarra sortzez, Zumaian bizi da apalditik Joanito eta, besteak beste, harena da bertso doinutegia egitasmo erraldoia.