Gabonetan ere kirola egiteko aukera

Baleike 2013ko abe. 3a, 15:56

Gabon garaian dena ez da jan festa izango, ezta? Kirola egiteko aukera izango da, gogoa izanez gero. Abenduaren 24an, areto futbol txapelketa jokatuko da, 16 urtetik gorakoentzat; hilaren 27an, xake txapelketa ; eta abenduaren 31n, urtea ondo amaitzeko, Biko lasterketa. Denak doan izango dira, eta bihartik aurrera –asteazkena– eman ahal izango da izena, kiroldegian. Hemen xehetasunak:

Abenduaren 24a

Areto futbol txapelketa (+16 urte). Izen-ematea: Lubaki kiroldegian, abenduaren 23an, 18:00etan bukatzen da izen-ematea. Bilera: abenduaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, lubaki kiroldegian. Txapelketa goizeko 09:00etatik aurrera izango da.

Abenduaren 27a

Xake txapelketa: Beheko plazako, zaharren egoitzan, arratsaldeko 18:00etan. Izen-ematea: Lubaki kiroldegian, abenduaren 27ko 17:30arte.

Abenduaren 31

Biko lasterketa. Eguerdiko 12:00etan jokatuko da. Lasterketa mistoa da, eta hiru modutara egin daiteke: biak korrika, bat korrika eta bestea bizikletan, edo bat korrika eta bestea lerroko patinetan. Hori bai, bikoteak elkarrekin amaitu behar du lasterketa. Jarraian daukazue araudia. Bertan zehazten dira adinak, distantziak eta beste. Animatu, lasterketa polita da eta. Gainera, sariak parte hartzaile guztien artean zozkatuko dira.

Biko lasterketa mistoaren araudia

• Zumaiako Udaleko kirol eta berdintasun sailak eta Zumartian: Hirugarren sektorea sustatzeko plataformak, Zumaiako San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa antolatuko dute.

• Zumaiako San Silbestre IV. Biko lasterketa mistoa, abenduaren 31n, goizeko 12:00etan izango da.

• Parte-hartzea: Lasterketa bikoteka izango da. Aldi berean bizikletaz eta korrika, lerrozko patinaz eta korrika edota biak korrika amaitu behar dute lasterketa.

Bizikleta eta lerrozko patinetako probetan, derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.

Edozein motatako bizikleta eta patinak balio dute.

• Izen-ematea: doan.

Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021.

Epea: abenduaren 31,(11:30ak arte).

• Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du.

• DYAren laguntza izango dugu.

• Mailak:

Irteera: Pulpo elkartean. (250 mt.)

Bukaera: Beheko Plazan.

Guraso batekin: Aurrebenjaminak: 06 – 07. (12:00etan)

Guraso batekin: Benjaminak: 04 – 05.(12:05ean).

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.

Mistoak: Alebinak:02 – 03. (12:15ean) 2 km.

Infantilak: 00 – 01. (12:15ean).2 km.

Kadeteak: 98 – 99. (12:15ean). 2 km.

Irteera eta Bukaera: Beheko plazan.

Mistoak: Nagusiak: + 97. (12:30ean). 5.660 mt.

• Zozketak: 13:30ean, Beheko plazan.

• Dutxak: Lubaki kiroldegian.

• Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

• Antolakuntzak saihestu egiten du parte-hartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.