Bigarren gelditu da Iseka 'Banden Lehian'

Baleike 2013ko aza. 30a, 10:07

Banden Lehia 2013 lehiaketako lau talde onenek jo zuten atzo gauean Bilboko Bilborock aretoan, onena nor zer aukeratzeko. Zaleen deiek erabaki zuten saria Arratiako Eskean-Kristö taldearentzat, Iseka zumaiarrak bigarren sailkatu zirelarik.BBk Live kontzertuan jo eta diskoa argitaratzeko aukera izango du Eskean-Kristök. Iseka sari potolotik gertu gelditu da. Hala ere, badute pozik egoteko arrazoirik, jarraitzailerik ez baitzaie falta. Udan argitaratu zuten diskoa ia agortuta dago, eta atzo bertan Zumaiatik joandako gazte asko zeuden aretoan. Iseka fenomenoa hasi baino ez da egin.