Gabonetako apaingarriak egiteko berrerabilpen tailerra antolatu du Algorrik

Baleike 2013ko aza. 29a, 11:39

Datorren larunbatean, abenduaren 7an, abenduko zubiarekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak antolatuko ditu Algorri Interpretazio Zentroak. Oraingoan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Tailerrak zentroan bertan egingo dira, 11:00etatik 13:00etara. Izena eman behar da parte hartzeko: 943143100 / algorri@zumaia.net / Juan Belmonte 21.